Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilbo Bizkaiko dantzarien hiria bihurtu da asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

Bilbo Bizkaiko dantzarien hiria bihurtu da asteburu honetan

Bilbok laugarren aldiz antolatu du Bizkaiko Dantzari Eguna; Bizkaian antolatzen den urteko jairik garrantzitsuena da, eta aurten 80 talde eta 3.500 dantzari bildu dira Kale Nagusian.
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2018/05/21
Lotura
Uriola

Bilbo Bizkaiko dantzarien hiria bihurtu da asteburu honetan. Eguraldia lagun izan dutela, dantza, erakustaldiak eta erromeriak egon dira igandean egun guztian zehar. Jaia Areatzan hasi zen. Bertan utzi zituzten etorri ziren autobus guztiak, eta handik hasita, kalejira batekin, Nafarroa kalea igaro eta Kale Nagusira iritsi ziren, jai-giroaren erdigunea bihurtu zen kalea.

Izan ere, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatuta dauden eta hainbat herritatik datozen 80 taldetako 3.500 dantzari baino gehiago bildu dira aurten, lehenengo aldiz, Bilboko erdigunean. Bizkaiko hiriburuan antolatu diren aurreko edizioetan (1990., 2000. eta 2007. urteak), ekitaldiak Etxebarria parkean eta Botikazarrean egin ziren.

Aurten, ordea, erdigunean egitea erabaki zen, eta talde guztiek Abandon bildu ziren. Plaza Biribilatik hasita, eta Moyua plazara iritsi arte, dantzariz beteta egon zen kalea. Aparteko dantza erakustaldia ikusteko aukera egon zen, eta jendeak jaiarekin bat egin zuen giro ederrean. Ekimenak 30 urte baino gehiagoko historia du eta gero eta jarraitzaile eta dantzari gehiago biltzen ditu.

Ekitaldiaz gozatzera bertaratzen diren haurrei, familiei eta zaleei euskal folklorearen balioak helaraztea da helburu nagusia, eta horrela azaldu ziren atzo egun guztian zehar. Bizkaiko Dantzari Eguna 2018 16:30ean amaitu zen Areatzan egindako erromerian eta giro ederra nagusi izan zen jaiaren hasieratik bukaera heldu zen arte.

Bilbo Bizkaiko dantzarien hiria bihurtu da asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak