Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bilakak "Saio zero" ikusgarria aurkezten du Baionan

Dokumentuaren akzioak

Bilakak "Saio zero" ikusgarria aurkezten du Baionan

2018ko ekainaren 22an, 20:30etan, Bilaka koreografia zentroak "Saio zero" izeneko sorkuntza berria aurkeztuko du Baionako Antzokian. Ikusgarriak zuzenezko musika eta bideo muntaketak uztartzen ditu, euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat eskainiz. Tokiak Baionako Antzokian eta Angeluko Quintaou Antzokian erosten ahal dira. Euskal kultur erakundea partaide da.
Komunikabidea
Eke
Mota
Albistea
Data
2018/06/06
Lotura
Eke

Dantzarientzat ez da oraina ez den beste denborarik. Itsasoaren gisa, dantza bere lerian zaharberritzen da, eta marea itsas hegiaren aurka joaten den bezala, beti ur burrusta berdina lur bazter berdinera, mugagabea da.

Saio Zero koreografiak, zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz, euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du. Iraganean bildutako dantzak galdezkatzeko xedearekin datoz lau dantzariak oholtza gainera. Saio Zerok noraberaren barnatasunaren aztertze bat proposatzen du.

  • Mathieu Vivier : zuzendaritza & koreografia , dantzarien parte hartzearekin
  • Patxi Amulet : musika, musikarien laguntzarekin
  • Dantzariak : Arthur Barat, Zibel Damestoy, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungaray, Nathalie Vivier
  • Musikariak : Patxi Amulet, Xabi Etcheverry & Valentin Laborde

Xehetasunak

  • Tokiak Baionako Antzokian eta Angeluko Quintaou Antzokian erosten ahalko dira ekainaren 8tik goiti (Prezioa : 12 € / 10 €)
  • Baionako Antzokia : 05 59 59 07 27
  • Quintaou Antzokia : 05 59 58 73 00

Bilakak "Saio zero" ikusgarria aurkezten du Baionan

Argazkia : JanPol         

Dokumentuaren akzioak