Dokumentuaren akzioak
Bikote harremana eta dantza
Suitzako 7273 konpainiak musikarik gabeko koreografia sinple bezain indartsua aurkeztuko du Bilbon
Maitasun harremanak edo, hobe esanda, maitasun-gorroto harremanak hartu
dituzte gai gisa azken sorkuntza lan honetarako. Isiltasunean egiten
dute dantza, 45 minutuz elkarren inguruan. Elkarri heltzen, elkarren
arteko harremanaz mugimenduekin mintzatzeko. Mezua unibertsala da,
ordea: bikote ororen inguruko ikuskizuna da.
Maitasun mota guztiak aztertzen dituzte piezan, bikote posible
oro. Eta, halere, harreman estereotipatuetatik ihes egitea lortzen dute.
La Vision du Lapin, Simple Proposition, On Stage eta Merry-Go-Round
dira, besteak beste, taldeak azken urteotan aurkeztu dituen egitasmoak.
Climax piezarekin, arteak laguntzeko Lietchi fundazioaren
saria irabazi zuten. Genevako hiriaren zein Suitzako beste hainbat
erakunderen laguntza dute.
Dantzaren esanahiaren bila dabilen konpainia gisa deskribatu
dute. Yadi eta Cantillon dantzariek beraiek sortu dute ideia eta
koreografia.
'ROMANCE-S' 7273 KONPAINIA
Noiz. Gaur, 20:00etan, La Fundicion aretoan,
Bilbon (Francesc Macia, 1).
Dokumentuaren akzioak