Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bikote gazteen Euskal Herriko dantza askatu txapelketa jokatuko da domekan, Bergaran

Dokumentuaren akzioak

Bikote gazteen Euskal Herriko dantza askatu txapelketa jokatuko da domekan, Bergaran

Egilea
Mirari Altube
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2021/11/23
Lotura
Goiena
Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela), 2019ko Euska Herriko txapeldunak.

16 urtetik beherako hamahiru bikote elkartuko dira datorren domekan, azaroaren 28an, Seminarixoan (12:00) Euskal Herriko 43. dantza askatu txapelketa jokatzeko. Bergarako Musika Eskolak antolatu du, Udalaren eta Gipuzkoako Dantzari Biltzarraren laguntzarekin.

Nor baino nor gehiago jardungo duten dantzarien artean zazpi bikote Azpeitikoak izango dira, bi Lezokoak eta bikote bana Ibarrakoa, Zestoakoa, Lezo-Pasai Donibanekoa eta Lezo-Bidaniakoa.

Bikote horiek guztiek Fandangoa dantzatu beharko dute Bergarako txistulari bandak lagun eginda, eta Arin-Arina, Estanga anaia-arreba trikitilarien laguntzarekin.

Txapelketa bukatzeko Bergarako Musika Eskolako dantza ikasleek parte hartuko dute. Txistulariek Jose Inazio Ansorenaren Lexearen habanera joko dute, eta 11-12 urteko neska-mutikoekin osatutako taldeak Gipuzkoako pausoetan oinarritutako koreografia eskainiko dute.

Sariak

Epaimahaia osatuko dute Gipuzkoako Dantzari Biltzarrak izendatutako lau kidek, eta honako sariak banatuko dituzte:

  1. Saria: Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 180 euro.
  2. Saria: garaikurra eta 160 euro.
  3. Saria: garaikurra eta 150 euro.
  4. Saria: garaikurra eta 140 euro.
  5. Sari: garaikurra eta 130 euro.

Horiez gain, sari bereziak ere banatuko dituzte; bata jantzi egokienak jasoko du, eta bestea, 12 urte artekoetan ondoen sailkatu den bikoteak.

Garaikurrak Bergarako Xanti Arrieta zeramikagileak  eta Xabier Diaz de Zerio eskultoreak espresuki eginikoak direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Dokumentuaren akzioak