Dokumentuaren akzioak
Biharko Oinkariren emanaldirako sarrera guztiak agortu dira
40 urte dantzan ikuskizuna prestatu dute Oinkari dantza taldekoek bihar Olaederran emateko. 800 lagunentzako tokia dago kiroldegian eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira
1975etik gaurdaino Oinkari dantza taldetik pasa diren belaunaldi ezberdinetako kideek eskainiko dute biharko emanaldia. Gaueko 22:30ean hasiko da eta ETBk grabatuko du, gero eguberritan telebistaz eskaintzeko.
Sarrera guztiak agortuta daude, ikusmin handia sortu baitu ikuskizunak. Dantza taldetik pasa diren kideak eta haren gertukoek beteko dute kiroldegia bihar gauean.
Dokumentuaren akzioak