Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Biharko Dantzari Txiki Egunak Gipuzkoa eta Bizkaiko 300 gaztetxo bilduko ditu

Dokumentuaren akzioak

Biharko Dantzari Txiki Egunak Gipuzkoa eta Bizkaiko 300 gaztetxo bilduko ditu

Egilea
Tere Madinabeitia
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2004/04/24

Talde guzti hauek goizeko 10,30etan elkartuko dira Laubide auzoan eta han, ohiko hamaiketakoa banatuko zaie haurrei. Ondoren, 11ak aldera herriko erdiguneko kaleetara jaitsiko dira eta hainbat emanaldi eskainiko dituzte bidean.



Eguerdiko 12,30etan Euskal Herria enparantzan bilduko dira guztiak, eta ondorengo dantzak eskainiko dituzte: Ikurrin dantza eta Agurra. Emanaldi horren ondoren, talde bakoitzak dantza bat eskainiko du eta jaialdia 1,30etan amaituko da. Orduan, legazpiarren etxeetara bazkal- tzera doazen haurrak banatuko dira, eta 2,30etan begirale eta musikarien bazkaria hasiko da Jubilatuen Egoitzan



Arratsaldean 5etan elkartuko dira berriz haurrak ikastolako patioan eta kalejiran enparan- tzara joango dira. Han, ondorengo dantzekin amaiera emango zaio Dantzari Txiki Egunari: Arku dantza, Banako, Zinta dantza, Txankarrankoa, Boastitzea, Arku dantza, Gorulari, eta Fandangoa, Arin-arina eta Larrain dantza.

Dokumentuaren akzioak