Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar, umeen euskal jaia

Dokumentuaren akzioak

Bihar, umeen euskal jaia

XXXII. Umeen Euskal Jaia ospatuko da bihar Gure Ametsa taldeak antolaturik. Lau talde izango dira Mutrikura helduko direnak; Zarauzko Jaldi talde berria, Ermuko Txindurri, Gabiriako Goruntz eta Mutrikuko Gure Ametsa, guztira 173 dantzari txiki eta 30 txistulari eta irakasle.
Egilea
DV
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Mutriku
Mota
Albistea
Data
2013/06/15
Lotura
Diario Vasco

Goizeko 10:30etan bilduko dira dantzari txikiak Ibaibarriaga plazan eta ohiko ogitartekoa eta freskagarria emango zaie lehenik. 11:30etan, dantza taldeak kaleetan zehar aterako dira zenbait puntutan dantza erakustaldiak burutzeko asmoz. 13:30etan, goizeko erakustaldia hasiko da Txurruka plazan, bertan talde bakoitzak bere aldetik eta bukaeran denak batera arituko direlarik. 14:,30etan bazkaltzera bidaliko dituzte haurrak etxeetara eta monitore eta txistulariak berriz Lagun Artea elkartean bilduko dira.

Arratsaldeko alardea berriz 17:00etan hasiko da Txurruka plazan eta ordubeteko iraupena izango du. Gogoratu, Gure Ametsa dantza taldeak ikasturtearen amaiera bezala prestatzen duela ikuskizuna, bataz beste 100 ikasletik gora dituztelarik bertan.

Bihar, umeen euskal jaia

Agurra dantzatuaz hasiko da eguerdiko dantza erakustaldia plazan.

Dokumentuaren akzioak