Dokumentuaren akzioak
Bihar, ospatuko da, Legorretako XIII. dantzari txiki eguna
Eguerdiko 12etan, Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets-Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi-Alai dantza taldeak, herriko auzoetan dantza egingo dute.
Dantzari guztiak herriko enparantzan biduko dira eguerdiko 1etan, eta bertan dantza desberdinak egingo dituzte, besteak beste 'Ikurrin Dantza' eta 'Aurreskua'.
Ondoren, eguerdiko 2:15etan, haurrak bazkaltzeko banatuko dira. Arratsaldeko 4:30etan, Erromeria Ana, Amaia eta Joxeanen eskutik Korta eta Zapas enparantzan eta arratsaldeko 6:00etan, haurrak jaso eta gurasoen ardurapean geratuko dira.
Egun honetan, jakinerazi behar dugu, eguerdiko 12etatik 1etara, Kale osoa (Patxikoeneatik Kaxeta Gainera), ibilgailuen trafikorako itxirik egongo dela. Horretarako aparkaekuak ditugu Udaletxeko atzekaldean, Eskolaldean eta Bidarte auzoan.
Dokumentuaren akzioak