Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar jokatuko da Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Bihar jokatuko da Gipuzkoar Aurresku Txapelketa

Jon Maia nagusitu da 1997. urtetik

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2002/10/18

Lehenengo kanporaketan, desafioa dantzatuko dute hamabost dantzariek, eta horietatik hamar finalera pasatuko dira. Agurra eta saltokako zortzikoa dantzatuko dituzte hamar finalistek txapela erabakitzeko. Ramon Santxezek irabazi zuen lehen ekitaldian izan ezik, gainerako bost urteetan Jon Maia errenteriarrak eraman du txapela. Aurten ere bera izango da faborito nagusia garaipena eskuratzeko. Euskal Dantzarien Biltzarreko kide eta aurreskularien munduan adituak diren hiru lagunek osatuko dute epaimahaia.



Landare Elkarteak antolatzen du Gipuzkoar Aurresku Txapelketa, Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin. Urteetako lanaren isla da txapelketa, Landare Elkartearen iritziz. Izan ere, parte hartuko duten dantzari gehienak orain dela hamabost urte antolatzen hasi zen Gazte Mailako Gipuzkoako Txapelketan jardundakoak dira. «Horrek erakusten du harrobi moduan urteetan egindako lana», adierazi dute Landare Elkarteko arduradunek.

Dokumentuaren akzioak