Herritarrei irekitako ikuskizuna da, euskal dantza tradizionalen ikusle eta, aldi berean, partaide izateko aukera eskaini nahi baitzaie herritarrei. Nagusiki pedagogikoa da Dantza Plazan jarduera, Akademiako dantzako irakasleek aktiboki hartzen baitute parte, koreografien pausuak azalduz. Ohi bezala, Plaza Berrian egingo dira saioak, irailaren 8koa izan ezik: Ataria zentroan egingo da, Salburua auzoan.
Berritasun gisa, ekainaren 23an Dantza Plazan saio berezia antolatu dute, Bandtzaldia izeneko ikuskizuna; Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore Akademiak dantza errepertorioa interpretatuko dute, erromeria bat irudikatuz, eta publikoak entzuteaz gain dantzan aritzeko aukera izango du.
2017-2018 ikasturterako izen ematea
Beste alde batetik, maiatzaren 1etik 23ra bitartean egongo da zabalik Udalaren Folklore Akademian 2017-2018 ikasturterako izena emateko epea. Musika Etxean (San Antonio kalea, 14) eman daiteke izena, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era (ostiral arratsaldeetan izan ezik).