Dokumentuaren akzioak
Bihar hasiko da Oinkariren Dantza Astea
Oinkari dantza taldeak 'Dantza Astea' antolatuko du
abenduaren 13tik 17era. Ekitaldi ezberdinak izango dira aste guztian
zehar eta antolatzaileek, horietako bi sarrera bidezkoak izango direla
adierazi dute. Abenduaren 16ean, ostiralean, Kherau taldea Gurea
antzokian kontzertu berezia eskainiko du. Sarrerak salgai: Aldez
aurretik, Amasa Kafetegian (5 euro) eta egunean bertan leihatilan (6
euro). Abenduaren 17ean, larunbatean, Oinkari Dantza Taldeak Olaederra
Kiroldegian 'Ari du' ikuskizun berria eskainiko du. Sarrerak salgai:
Aldez aurretik, Amasa Kafetegian (6 euro) eta egunean bertan leihatilan
(8 euro).
Bihar iluntzeko 19:30etan Gurea antzokianOinkari Dantza
Taldearen 'Ari du' DVD berriaren aurkezpena izango da. Bertan, besteak
beste, Alazne Gurrutxaga, Juan Kruz Igerabide, Edu Muruamendiaraz,
Garazi Esnaola eta Agus Barandiaran izango dira. Sarrera doan izango da.
Hurrengo egunean, asteazkenean, 19:30etan, Gurea antzokian, Euskal Herriko Rock musikaren ikastaroa izango da. Bertan, hizlari lanetan, Xabi Solano (Esne Beltza), Zigor DZ (Esne Beltza) eta Ritxi Aizpuru (Baga-Biga musika editorea). Sarrera doan. Ostegunean berriz, 19:30etan, Gurea antzokian Arozenatarren Ttunttuna 'Txistu, perkusio eta gitarra emanaldia'. Sarrera doan. Ostiralean, 22:30etan, Gurea antzokian, Kherau taldearekin kontzertua. Larunbatean, arratsaldeko 17:00etan aurtengo Santio jaietan Oinkari Dantza Eskolak burututako dantza saioaren bideo proiekzioa Gurea antzokian. Sarrera doan. Gaueko 22:30etan dantza emanaldia Olaederra Kiroldegian, 'Ari du' ikuskizun berria Oinkari Dantza Taldearen eskutik.
Gabonetarako Kantina
Aurten ere, Oinkari dantza taldearen eskutik 'Gabonetarako Kantina' Olaederra kiroldegiko tabernan antolatuko du. Abenduak 23, ostirala, gaueko 23:00 etan hasita Kontzertu Gaua. Abenduak 30, ostirala: 'Gure Txokoa oroituz jaia' gaueko 21:30etan afaria herrikoia (25 euro eta izena ematea, 660.139.380), Irrintzi elkartearen eskutik.
Ondoren, Andoni Irazustabarrena eta Imanol Eizmendi
DJekin 'Gure Txokoa oroituz' dantzaldia eta abenduaren 31n, larunbata,
Urtezaharreko kotilloia egongo da. Sarrera doan.
Zero zabor, hitzaldia
Asteazkena, hilak 14a, Amasa-Villabona eta Zizurkil Zero Zaborrek taldekoen hitzaldia 'Hondakina: Guk sortu, guk kudeatu' eskainiko dute Villabonako Mintzolan, Subijana Etxean iluntzeko 7etatik aurrera. Bertan, hondakinen gaiaren inguruan dagoen informazio eza ikusirik, herritarrok arazoa eta irtenbidea zein den jakiteko eskubidea eta beharra iz. Horretarako, Gipuzkoa Zero Zabor-ekin batera, hitzaldi bat antolatu dugu, guztiok izan ditzakegun zalantzak, galderak, proposamenak. lasai eztabaidatzeko aukera emango da.
Dokumentuaren akzioak