Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar hasiko da Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia: dantza, poesia eta dokumentalak

Dokumentuaren akzioak

Bihar hasiko da Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia: dantza, poesia eta dokumentalak

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Berlin, Alemania
Mota
Albistea
Data
2011/12/09
Lotura
Euskalkultura.com

Buru-belarri dabil egunotan Berlingo Euskal Etxea Euskal Koreografoen 2. Jaialdiari azken ukituak ematen. Elkartea laguntzailea da Mikel Aristegui dantzariak eta Art & Proyect taldeak antolatu duten dantza erakustaldian, eta bazkide asko ari dira antolakuntzan lanean. Atzo, jaialdia aurkeztu zuten Berlingo komunikabideen aurrean, Instituto Cervantesen egoitzan egin zen ekitaldian. Bertan izan zen ere Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Aizpea Goenaga.

Bihar hasi eta igandea bitartean, Euskal Herriko dantza munduan sortu diren proposamen interesgarrienetako batzuk ekarriko ditu jaialdiak Alemaniara. Dantza trazionaletik hasi eta dantza garaikideraino bidaia egin ahal izango dute bertaratzen direnek; aldi berean beste arte eta diziplina batzuekin hartu-emanean gainera: poesia, bertsolaritza, literatura eta dokumentalak... horiek guztiek dute lekua eta zeresana jaialdi honetan.

PROGRAMA

Bihar, Abenduak 9

-14:00-17:00: Fandango & Arin Arin lantegia, Eneko Gil Alberdirekin eta Nerea Vesgarekin. Lekua:  Uferstudios, Studio 4.

-19:00: 'Baleen Berbaroa' liburuaren aurkezpena, Edorta Jimenez egilearekin eta Idoia Zabaleta dantzariaren eta Laurentx Etxemendi musikariaren emanaldiarekin. Studio 4.

-20:00: Dantza: 'Batteleku batean', Mikel Aristeguirena, Silvana Suarez Cedeño eta Eneko Gil Alberdirekin; eta 'Carni di prima qualità', Natxo Montero eta Patricia Fuentes. Studio 4.

-21:30: 'Apaizac obeto' dokumentalaren emanaldia (Jon Maiak zuzendua). Studio 1.

Etzi, Abenduak 10,

-14:00-17:00: dantza garaikide lantegia, Natxo Monterorekin. Studio 4.

-19:00: Literatura. Itxaro Bordaren poesia irakurketa, Noemí Viana eta Laurentx Etxemendiren dantza ikuskizunarekin. Studio 4.

-20:00: Dantza: 'Fisura n°3', Idoia Zabaletarena, eta 'Lilas', Natalia Mongerena. Studio 1.

Etzidamu, Abenduak 11

-19:00: alderatzea/inprobisazioa: 'Bertsolari-Dantzalari', Miren Artetxerekin eta Jon Maiarekin. Studio 4.

-20:00: Dantza: 'Gorpitz 1', Elirale konpainia eta Pantxika Telleria; 'Pi20', Noemi Viana; eta "Wie eine grosse Familie', Mikel Aristeguirena (4 dantzari, 10 gazte eta 3 musikari). Studio 1

-21:30: 'Modern Basque Surfing' dokumentalaren emanaldia (Iker Treviño eta Xabier Zirikiainek zuzendua). Studio 1.

-Jaialdiaren itxiera festa

Bihar hasiko da Euskal Koreografoen Berlingo 2. Jaialdia: dantza, poesia eta dokumentalak

Berlingo Euskal Koreografoen 2. Jaialdiaren afitxa

 

Dokumentuaren akzioak