Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar hartzaren esnaera irudikatuko dute Seguran

Dokumentuaren akzioak

Bihar hartzaren esnaera irudikatuko dute Seguran

Igandera bitartean Aste Kulturala egiten ari dira Laiotz Herri Eskolan

Egilea
I.M.
Komunikabidea
Noticias de
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2009/02/19

15.00ean hasiko da egitaraua, Laiotz Herri Eskolako ikasleek egindako kalejirarekin. Ikasle guztiak mozorrotuta, herriko kaleetan zehar ibiliko dira, musikarekin batera. Plazan bertan elkarturko dira, eta dantza eta abestiekin osatutako jaialdia egingo dute. Ondoren, txokolate beroa izango da gerturatutako guztientzat. Beranduago, 18.30ean hasita, Hartza, Har-tzaina eta Uxatzaileak kalez kale ibiliko dira. Hartzari ongietorria emango diote Errementariko perratokian, eta txistulari, trikitilari, dantzari eta herritar mozorrotuekin batera kalejira egingo dute kalez kale. Gero, Hartzaren iritsiera antzeztuko da plazan. Jaialdia gauera arte luzatuko da: 22.00ak arte disko jaia izango da gaztetxoenentzat. Helduentzat, berriz, mozorro afariak egingo dira, eta mozorro gaua ordu txikiak arte luzatuko da herriko tabernetan.

Segurako Laiotz Herri Eskola, baina, Aste kulturala ospatzen ari da aste guztian zehar, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte igandera bitartean. Larunbatean haur jolasak izango dira plazan 12.00etan, eta ondoren, 16.00etan, puzgarriak eta tailerrak egingo dira frontoi zaharrean. 16.30ean futbol partidua egingo dute ikastetxeko 6. mailako ikasleek euren gurasoen aurka. Igandean, berriz, Egun osorako irteera antolatu dute. Goizean Uzturrera mendi irteera antolatu dute, eta ondoren. Tolosako Inauterietara joango dira denak. 

Dokumentuaren akzioak