Dokumentuaren akzioak
Bihar gipuzkoar aurresku txapelketa jokatuko da
Txapelketa hau dela eta, antolakuntzak hausnarketa berezia egin nahi du bosgarren edizio honetan. Izan ere, Landare elkarteak hamalau urtez jardun du maiatzean egiten den gazte mailako Gipuzkoako txapelketa antolatzen eta orain helduen mailako lehiaketa hau ere sendotzea lortu du. Orain hamabost urte hasi zen elkarte hau aurreskulari txapelketak antolatzen eta, orduz geroztik, garrantzitsu bilakatu da esparru horretan.
Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko den txapelketa horren lekuko zuzena da, oholtza gainetik igaroko diren dantzari guztiak gazte mailan ere Errenteriako txapelketa nagusian jardundakoak direlako, eta horrek harrobi moduan urteetan zehar egindako lana erakusten du. Atsedenaldian, Errenteria Musikal dantza eskolako ikasleek dantza saio txiki bat eskainiko dute.
Dokumentuaren akzioak