Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar, Dantzari Txikien eguna izango da Zaldibian

Dokumentuaren akzioak

Bihar, Dantzari Txikien eguna izango da Zaldibian

Sei dantzari taldek hartuko dute parte: Aurtzaka, Alurr Dantza Eskola, Amets Bide, Gure Txokoa, Irrintzi Alai eta Iztueta

Egilea
Iraola
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zaldibia
Mota
Albistea
Data
2016/03/12
Lotura
Diario Vasco

Iztueta Dantza Taldeak eta Udalak antolaturik, bihar, igandea, XXVI. Dantzari Txikien eguna izango da. Sei dantzari-taldek hartuko dute parte egun osoko festa horretan: Aurtzaka (Beasain), Alurr Dantza Eskola (Ibarra), Amets Bide (Ordizia), Gure Txokoa (Bera), Irrintzi Alai (Legorreta) eta Iztueta (Zaldibia).

Hauek dira egitarauaren parterik nagusienak: 12:00etan, desfilea; 13:00ean, jaialdia; 14:00etan, bazkaria eta 16:30ean, Modestorekin erromeria herriko plazan.

Aipaturiko ospakizuna dela eta, Santa Fe kalea itxirik egongo da 12:00etatik 13:00etara. Eta 8:00etatik 13:00etara ezin izango da ibilgailurik aparkatu Txamarretxe kalean.

Bihar dantza hauek errepikatu egingo dira herrian.
Bihar dantza hauek errepikatu egingo dira herrian. / MARÍN

Dokumentuaren akzioak