Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar da kantu eta dantza propioak dituzten Aratusteen estreinaldia

Dokumentuaren akzioak

Bihar da kantu eta dantza propioak dituzten Aratusteen estreinaldia

Txantxiku Ikastolako eta Herri eskolako ikasle eta irakasleak gaur arratsaldean mozorrotuko dira; Zubikoa kiroldegiko kantxan lehenak eta pilotalekuan bigarrenak. Elkar Hezikoak martitzenean mozorrotuko dira. Bestalde, gaur, egubakoitza, diskofesta dago 22:30an gaztelekuan, Oihan Vegarekin.
Egilea
Oihana Elorza
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Oñati
Mota
Albistea
Data
2013/02/08
Lotura
Goiena

Oñatirako propio antolatutako Inauteriko Dantzak 2013 ikuskizuna izango da, duda barik, aurtengo Aratusteetako hitzordu garrantzitsuenetakoa. Zapatuan, egun osoz ibiliko dira kalez kale dantzan. Antzerkia, pailazoak, txokolatada, txorimaloak edo erromeria ere Aratusteetako egitarauan daude..

Oñatiko musikariak, Inauteriko lantaldea eta Oñatz dantza taldearen eskutik, kalez kale ibiliko dira zapatuan dantzan 100 herritar baino gehiago. 11:30ean Olakua auzotik aterako dira, eta 17:30ean, berriz, kiroldegitik. 210 lagun elkartuko dira bazkaltzeko. Domekan, bestalde, musika bandak kontzertua eskainiko du 11:00tan Santa Anan eta arratsaldean, 18:30ean, Luzaideko Inauteriak dantzatuko dituzte Oñatzeko dantzariek.

Gaur ere mozorrotuta

Bestalde, gaur, egubakoitza, pailazoz mozorrotuko dira Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak eta Lehen Hezkuntzakoak, sorginez. 14:30etik 16:30era egingo dute mozorro festa Zubikoa kiroldegiko kantxan (ona egiten badu kalera aterako dira).

Herri eskolakoak, berriz, Altsasuko inauteriez mozorrotuko dira; kiroldegiko pilotalekuan dute hitzordua arratsaldean.

Elkar Heziko ikasleak berriz, martitzen goizean jantziko dituzte mozorroak. Euskal Herriko mitologiatik hartutako herensugearen irudia  aukeratu dute aurten.

Joan den zapatuan egindako entseguan

Dokumentuaren akzioak