Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar abiatuko da Pasaiako Dantza Festibala

Dokumentuaren akzioak

Bihar abiatuko da Pasaiako Dantza Festibala

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2022/06/08
Lotura
Nontzeberri

Ekainaren 9tik 12ra arte, Pasaiako Dantza Festibala izango da. Egun horietan Pasai Antxoko kaleetan zehar 16 dantza ekitaldi eskainiko dira, eta 11 konpainia profesionalen lanak herriko elkarte eta dantza eskolek eskainiko dituzten emanaldiekin partekatuko dira. Hortaz, Pasaiako Dantza Festibalaren emanaldiak berriz kalean eta jende guztiarentzat eskainiko dira.

Bihar, osteguna, sortzaile berrien txanda izango da, eta 19:30ean, Entre el vínculo y la ruptura pieza egingo du Clarissa Costagliola & Stefano Mattiello bikoteak. Horren ostean, Borja Bordonabe arituko da Solo piezarekin. Azkenik, Cía. Analógicak Lo que pasa mientras eskainiko du.

Ostiralean euskarazko sorkuntzak eskainiko dira, eta horretarako Bilaka Kolektiboak Basaide pieza egingo du. Koreografia Eneko Gil adituak sortu du eta Arthur Barat, Zibel Damestoy, Ioritz Galarraga Capdequi, Oihan Indart Salbide eta Aimar Odriozola izango dira dantzariak.
Geroago, Haatik taldeak Ur oholtzaratuko du. Lanaren gidoia Koldo Izagirrek egin du, eta zuzendaritzaz eta koreografiaz Aiert Beobide arduratu da. Dantzariak Irati Sorondo, Jon Arsuaga, Amaiur Luluaga, Libe Sukia, Iñigo Etxeberria eta Nagore Zabala izango dira.

Pasaiako Dantza Festibalaren programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

“Ulertuentzat eta irakasten uzten direnentzat. Zuhurtziaz begiratzen dutenentzat eta baita hunkitzen direnentzat ere. Leialentzat eta bertatik pasa eta lehen aldiz geratzen direnentzat. Guztiontzat. Dantzari esker une batez denboraren nozioa galtzea lortu eta gorputzen joan etorrietan ikusmena desbideratuz, haien sentimenduak bideratzea lortzen dituztenentzat”.

Dokumentuaren akzioak