Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar abiatuko da Pasaiako “Dantza Festibala”

Dokumentuaren akzioak

Bihar abiatuko da Pasaiako “Dantza Festibala”

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/06/09
Lotura
Nontzeberri

Ekainaren 10etik 13ra Pasaiako kaleak eta plazak ikusgarriz beteko dira Dantza Festibala ekimenaren bidez. Betiko legez, Euskal Herriko hainbat sortzailek eta dantzarik makina bat lan aurkeztuko dituzte ekimenean. Dantza piezez gain herritarrentzako dantza tailerrak eta baita Pasaiako Iker Murillo Studio 24 dantza eskolaren erakustaldiak ere programatu dituzte.

Lehen eguna sortzaile berriei eskainitakoa izango da aurten. Nafarroako Qabalum Konpainiaren La Levedad piezak, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgak elkarrekin egindako Leiho zikin zeru garbi obrak, eta Xian Martinezek sortutako Con/Sin/In-Tacto lanak irekiko dute jaialdia.

Hirugarren edizio honetan ere emakume sortzaileek leku esanguratsua izango dute jaialdian. Aipatutakoez gain, Judith Argomaniz (LaSala), Eva Guerrero, Matxalen Bilbao, Askoa Etxebarrieta Lasheras (LaPulga) eta Amaiur Luluagaren lanak ikusteko parada eskainiko da.

Egun hauetako egitarau zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Dokumentuaren akzioak