Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bihar abiatuko da Nafarroako Antzoki Sareak antolatutako Paisaia Eszeniko Berriak zikloa

Dokumentuaren akzioak

Bihar abiatuko da Nafarroako Antzoki Sareak antolatutako Paisaia Eszeniko Berriak zikloa

Hogeita hiru funtzio izango dira urriaren 1etik azaroaren 13ra, Nafarroan barna.
Komunikabidea
Gaztezulo
Mota
Albistea
Data
2022/09/30
Lotura
Gaztezulo

Bihar abiatuko da Nafarroako Antzoki Sareak antolatutako Paisaia Eszeniko Berriak zikloa

Sendaberri-Paisaia Eszeniko Berriak zikloak Nafarroako Antzoki Sareko espazio eszenikoen programazioa aberastea eta osatzea du helburu, parte hartzen duten herrietako ikusleek bertan ohikoak ez diren proposamenez gozatzeko aukera izan dezaten. Nafarroako zein Espainiako Estatuko konpainiek antzerki, dantza eta zirku garaikideko 23 emanaldi eskainiko dituzte. 

Udazkeneko programazioa bihar hasiko da, Zizur Nagusiko Kultur Etxean, Teatro en Vilo konpainiaren Hoy puede ser mi gran noche ikuskizunarekin. Gero, Antsoainen, Noainen, Altsasun eta Mutiloan ere izango da ikuskizuna.

Beste emanaldien artean izango dira honako hauek ere: Nueveuno Zirku Konpainiaren Suspensión; La Gata Japonesa konpainiaren Los Viajes de Bowa; Danzai konpainiaren Re-Des dantza ikuskizuna; Iluna Producciones-en Con los ojos abiertos; El Patio Teatrokonpainiaren Conservando Memoria; eta In extremis eta Tanttaka konpainien El Rey Tuerto lana.

Hain zuzen ere, El Rey tuerto antzezlanaren euskarazko egokitzapena, Errege begibakarra, estreinatuko da Beran. Estefania de Paz-en Argako Erregina ere lehen aldiz taularatuko dute, Lorena Arangoa aktore nafarra protagonista dela. Urriaren 9an ikusi ahal izango da Irurtzungo Kultur Etxean eta, ondoren, Etxarri-Aranatzen eta Lesaka- iritsiko da. Gainera, urriaren 30ean, La Dramática Errante konpainiaren Altsasu ikuskizuna eskainiko da Atarrabiako Kultur Etxean, euskarazko bertsioan.

Programazio osoa webgunean kontsulta daiteke.

 

Dokumentuaren akzioak