[BIDEOA] Leitzako ihauteetako atsaureen kalejira

Atzokoa zuten ihauteetako azkeneko eguna Leitzan eta atsaure kalejiran bildutako jendetzak erakutsi zuen azken ordura arte gozatzea zela askoren helburua.
Hedabidea
Erran Leitzaldea
Lekua
Leitza
Mota
Albistea
Data
Lotura
Erran Leitzaldea

 

Urtetik urtera, gehiago dira atsaureen kalejiran parte hartzera animatzen diren herritarrak: zakuak soinean, zapelak eta adarrak buruan eta batzuk, aurpegia estalita jendeari zirika. Musikarien erritmora, kantuan eta dantzan ibili ziren denak.  Gainera, aurten ibilbidea aldatu zuten eta plazatik kale nagusirako bidea hartu beharrean, alde zaharrean barna ibili ziren. Handik kale nagusira joan eta plazan eman zieten bukaera kalejirari, suaren bueltan dantzan