Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bideoa: Enara Artola eta Mikel Esnaolak irabazi dute Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Bideoa: Enara Artola eta Mikel Esnaolak irabazi dute Dantzari Txikien Dantza Suelto Txapelketa

Komunikabidea
karkara
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2023/12/06
Lotura
karkara

Bigarren sailkatu dira Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan dira, June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak

Gaur San Nikolas eguna ospatzen ari dira Orion, eta ohiturari jarraituz Dantzari Txikien Dantza Sueltoko Txapelketa egin dute eguerdian plazan, Harribilek antolatuta. Zortzi bikotek parte hartu dute emanaldian, eta ikuskizun bikainaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Lehia estua izan da parte hartzaileen artean eta, azkenean, Enara Artola eta Mikel Esnaola lezotarrek irabazi dute txapelketa; bigarren sailkatu dira Onditz Esnaola lizartzarra eta Jurgi Errandonea andoaindarra, eta hirugarrenak izan dira, June Izagirre eta Jare Labaka azpeitiarrak.

Saio osoa ikusgai izango da egun hauetan Erlo telebistan eta Karkara.eus-en.

Dokumentuaren akzioak