Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bideo-dantza erakustaldia, Tabakaleran

Dokumentuaren akzioak

Bideo-dantza erakustaldia, Tabakaleran

Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikide ibiltariaren hirugarren edizioa, Donostian egiten ari da Iratxe Ansaren eskutik.

Ekimenaren helburua “mugimendua esploratzeko eta koreografiak sortzeko prozesua sortzea da”. Ansak nazioartean egin duen ibilbidean jasotako esperientzia artistikoaren metodologia pertsonala erabiliko du horretarako.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/07/13
Lotura
Nontzeberri

Izatez, Metamorphosis Summer Course Residency dantza garaikide ikastaro trinko ibiltaria da. Aurreko edizioak Beijinen (2014) eta Mexiko Hirian (2015) egin ziren. Nazioarteko eta tokiko partaideak bilduko ditu ikastaroak; hiru asteko egonaldi trinko batean koreografia-sorkuntza bat egingo dute, eta haren emaitza Victoria Eugenian emango dute ekainaren 27an. Aurretik, eta sortu diren zenbait lankidetzaren ondorioz, emanaldiak egingo dituzte Guggenheim Bilbao, Tabakalera, Chillida-leku, eta San Telmo Museoan.

Gaur beton, Tabakaleran, bideo-dantza erakustaldia, eta performancea izango dira, 19:30ean.

Ekimena zertan den eta saioak non eta noiz izango diren jakiteko, egin klik hemen.

Bideo-dantza erakustaldia, Tabakaleran

Dokumentuaren akzioak