Bideo bidez ospatuko dute aurten Nazioarteko Dantza Eguna Getxon

Hedabidea
Hiruka
Lekua
Getxo
Mota
Albistea
Data
Lotura
Hiruka
Artxiboko irudia.

Apirilaren 29an Nazioarteko Dantza Eguna izango da, Getxon kalean eta publikoaren aurrean bertoko dantza eskola eta akademiek urtero ospatzen duten eguna, hain zuzen ere. Aurten hori ez da posible izango osasun-egoera dela eta, baina beste formatu batean gogoratuko da eguna. Horretarako, Getxo Kultura sare sozialetan bideo bat zabalduko dute apirilaren 28an.

Nazioarteko Dantza Eguna ospatzeko bide berezia publikatuko dute apirilaren 28an. Horretan, honako dantza akademia eta estudio hauek parte hartu dute: Ana Lararen Dantza Estudioa, Romoko Carmen Veraren Dantza Estudioa, Begoña Zabala Dantza Estudioa, Dantzarte, Areetako Flamenko Eskola, Utopian eta Danco. Ekimen hori Getxo Ekinez-en barruan dago. Getxoko Udalak bultzatutako programa da hori, osasun-krisiak hainbat arlotan, besteak beste kulturan, eragin dituen ondorioak laguntza ekonomikoen bidez arintzeko helburua duena.