Dokumentuaren akzioak
'Bideko sentipenak' musika eta dantza ikuskizuna, bihar, Sahatsaren eskutik, Soreasun
'Azpeitia Dantzan' ekimenaren barruan, Julian Barrenetxea Abesbatzak eta Udal Musika Bandak hartuko dute parte emanaldian
'Azpeitian Dantzan' ekimenak bigarren saioa izango du bihar Soreasun. 22:00etan hasita, Sahatsa dantza taldeak denboraldi honetarako prestatu duen azken emanaldi, 'Bideko Sentipenak', ikusteko aukera izango da. Alboan, Julian Barrenetxea Abesbabatza eta Udal Musika Banda izango ditu. Beraz, ikuskizuna hiru taldeei egoki-tzeko moldatu da eta astean zehar entsaioetan aritu dira.
Juan Luis Lizaberen zuzendari-tzapean, 'Bideko Sentipenak' ohitura zaharretan oinarritutako erakustaldia da. Dantza tradizionalak eta berriak uztartuko dituen musika eta dantza ikuskizuna. Maia-tzeko erreginak, ezpatadantzariak, erromeriak...taularatuko dira. Era berean, musika konposatzaile handien lanez gozatzeko aukera ere izango da. Horrela, Sorozabalen 'Gernika', Olaizolaren 'Euskaldunen zortzikoa' ... eta baita sormen berriak ere, 'Obaloa', 'Orbaizeta' edo 'Zortearen kolpeak' kasu.
Sarrera doan da.
Behin Sahatsa, Julian Barrenetxea eta Musika Bandaren ikuskizuna amaituta, beste emanaldia eskainiko da datorren larunbatean, uztailak 21. Itsasi dantza taldeak 35 urte bete dituela eta, Ainara Bidal eta Maite Maizen taldeak saioa eskainiko du (22:00).
Dokumentuaren akzioak