Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bidasoaldeko IX. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak urrutiko dantzariak ekarriko ditu

Dokumentuaren akzioak

Bidasoaldeko IX. Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak urrutiko dantzariak ekarriko ditu

Mexiko, Armenia eta Bulgariako dantzari gazteen erakustaldia izango da bihartik hilaren 26a arte

Komunikabidea
Gara
Tokia
Baiona
Mota
Albistea
Data
2005/07/20

Irungo Behobia auzoko Eraiki dantza taldeak antolatzen duen jaialdi hau Irunen hasi eta amaituko bada ere, Bidasoa ibarreko eta Gipuzkoa kostaldeko beste hainbat herritan ere egingo ditu erakustaldiak.



Jaialdiko bi taldek beren dantzen erakustaldia egingo dute uztailaren 22an Beran eta Etxalarren, berriz, 24an. Lesakan, uztailaren 25ean, bi talde horiekin batera Eraiki dantza taldeak ere bere dantzaldia egingo du. Azkenik, Bidasoaldetik urrunduz, Zarautzen hilaren 23an eta Zumaian 24ean folklore jaialdira etorritako lau taldeen eta Eraiki dantza taldearen erakustaldiaz gozatu ahal izango dute kostaldeko herritar guztiek.



Arazoak bisekin



Bizitzeko eta adierazteko era ezberdinak dituzten kulturen ezagutza zabaltzeko helburua duen gazteen jaialdi hau munduko hainbat herritako folklorearen erakusle diren dantzariak ekartzen saiatzen da urtero.



Aurten, Sri Lanka herrialdeko dantza talde bat ekartzeko, hilabetetan aritu dira lanean Eraikikoak Ezpeletako Gauargi jaialdiko antolatzaileekin batera. Bi jaialdietako antolatzaileen artean 25.000 euro ordaindu eta gero, Estatu frantsesak taldekideei bisarik ez ematea erabaki du, eta bidaiarako aurreratuta zuten diru hori galdu egin dute. Londresko atentatuak eta gero Senegaldik etorri behar zuen talde musulman batekin gauza bera gertatu da. Antolatzaileen esanetan, jaialdi guztietan gertatzen ari den arazoa da hau.

Dokumentuaren akzioak