Dokumentuaren akzioak
Bidasoako Foklore Jaialdia, datorren astean
Jaialdia Eraiki dantza taldeak eta Irungo Udaleko Gazteria Sailak antolatu dute. Gainera, aurtengo edizioan, Irunen izateaz gain, Zarautz, Zumaia, Etxalar eta Bera bisitatuko ditu.
Lehiaketak 25.000 euro inguruko aurrekontua du: ehuneko 50 Irungo Udalak jartzen du eta gainerakoa jaialdiak bisitatzen dituen herriek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Jaialdiaren baitan egingo diren emanaldiez gain, partaideen arteko elkartrukeak eta jarduera ezberdinak egingo dira agertoki ezberdinetan.
Dokumentuaren akzioak