Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bidai bat gorputzean barrena

Dokumentuaren akzioak

Bidai bat gorputzean barrena

Diana Szeinblumen azken lana, Alaska, gizakiaren barrurantzko begirada bat proposatzen du

Egilea
M.M.
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/07/11

Gorputza hainbat espazioren gordeleku bat da, oroitzapenen artxiboa. Bertan gordetzen dira bizitzako esperientzia pertsonaletan esan edo gertatu ez diren gauzak.

Alaska-ko lau pertsonaiak gorputzaren barruan bidaiatzen hasten dira, memoriaren bidez, iraganeko oroitzapenetan barrena, gertatu ez diren gauza horien guztien bila. Lau pertsonaia horiek Lucas Condro, Alejandra Ferreyra Ortiz, Noelia Leonzio eta Pablo Lugones dantzariek interpretatuko dituzte.

Szeinblumek dantzaren munduan jorratutako ibilbidea luzea da: San Martin Antzokiko (Argentina) Ballet Garaikidean dantzatu ondoren, Folkwang Tanz Schulen (Alemania) ikasteko beka bat jaso zuen.

Hainbat dantza eta antzerki ikustaldi idatzi eta gidatu izan ditu. Horien artean, Cielosiena eta Mediocielo; Mediocielo, Julio Bocca ballet talde argentinarrarentzat. Gero, Europa, Asia eta Amerikan barrena ibili zen Secreto y Malibu lanarekin.

Alaska lana joan den urtean eman zuten lehen aldiz Argentinan, eta Amerikako Estatu Batuetatik bira bat egiteko aukera eman dio Performing America's Project instituzioak.

 

DANTZA IKUSKIZUNA

Alaska.

Non. Egiako Kultur Etxea (Donostia).

Noiz. Gaur, 16:00etan.

Dokumentuaren akzioak