Dokumentuaren akzioak
Bidador omenduko dute gaur Iruñean, haren poemak irakurriz
39 urte zituela hil zen Joxemiel Bidador idazle eta historialaria, iaz,
martxoaren 2an, hain justu. Haren heriotzaren urteurrenaren bueltan,
gaur Iruñean omenaldia egingo diote Planetarioan. Hil ondoren argitaratu
zioten Hutseaniko hazkurria eta beste (Pamiela) liburuko poemak irakurriz osatuko dute ekitaldia.
19:30ean
hasiko da saioa, Planetarioaren atarian. Han bilduko dira, lehenik,
irakurraldian parte hartuko duten idazle, musikari, kazetari eta euskal
kulturgintzako kide guztiak, baita ikusleak ere. Gero, 20:00etan sartuko
dira aretora, txistulari eta dantzariek lagunduta. Juantxo Urdiroz,
Josetxo Azkona, Castillo Suarez, Jon Alonso, Aingeru Epaltza, Sagrario
Aleman, Bixente Serrano Izko, Santi Leone, Patxi Larrion, Patxi
Zabaleta, Inma Errea, Mikel Taberna, Xamar, Fito Rodriguez eta Jose
Angel Irigarai izango dira irakurleetariko batzuk, besteak beste.
Poema eta poema artean txistulari eta gaiteroak ere arituko dira, eta marrazki eta argazkiak ere erakutsiko dituzte.
Dokumentuaren akzioak