Dokumentuaren akzioak
Biarrizko Baleta, errusiar dantzen omenez
Ikuskizunean 2001ean estreinatutako hiru obra eskainiko dira: Stravinskyren "Pucinella", Claude debussyren "L' apres-midi d' un faune" eta Maurice Ravelen "Bolero". Horretaz, gain " La muerte del Cisnes" koreografia taularatuko dute, Camille Saint-Saensen musikaz lagundurik.
Obren jatorrizko bertsioa oinarri hartu du Malandainek, baina estetika garaikideaz kutsatu ditu, eta dantzarien mugimenduak bere estilotik eratorri ditu. Dantzak du nagusitasuna lan horretan; albo batean utzi dituzte errusiar baletetan sarri ikusten diren apaindurak eta koloreak.
Balet errusiarrak omentzen dituen lan hori 2001. urtean estreinatu zen, eta arrakasta itzela izan du. Lau zatitan bereizten da ikuskizuna. Lehenik, "Pucinella" lana eskaintzen da. Balet horrek Napolin aurkitu zen " I Quatro Pulcinello" eskuizkribuan du jatorria. Konposizio horretan hamaika dantzarik hartuko dute parte. Bigarrenez, Mallarmeren poesia batean oinarritutako "L' apres-midi d´un faune" baleta eskainiko du Biarrizko taldeak. Horretarako, Malandainek dantzari bakar bat taularatuko du. "La muerte del cisne" konposizioa hirugarren zatian; eta laugarrenean, berriz, Ravelen "Bolero" lana. Azken horretan Malandainek dantzari talde baten askapena irudikatu nahi izan du. Hori guztia musikaren erritmoaz lagundurik aurkeztuko da.
Biarrizko Baleta 1998. urtean sortu zen Euskal Herrian dantza garaikidearen arloan zegoen hutsunea betetzeko helburuz. Orduz geroztik, makina bat oholtzaren gainean izan da Biarrizko taldea, eta jada helburua ondo betea du.
Dokumentuaren akzioak