Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Biarritzeko San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sortzea

Dokumentuaren akzioak

Biarritzeko San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sortzea

Joan den ekainaren 13an, Maritzuli konpainiak antolaturik, Biarritzeko San Martin Ezpata-Dantza Kofradiaren sortze ekitaldia iragan da Baionako Euskal Museoan. Karia hartara, Euskal kultur erakundea ohorezko kide izendatua izan da.
Komunikabidea
Eke
Mota
Albistea
Data
2014/06/22
Lotura
Eke

San Martin Ezpata-Dantza 2014ko azaroaren 11n estreinatuko da Biarritzen.

Kofradiaren sortze ekitaldian, kapitaina (Jon Iruretagoyena) eta  Ezpata Ttikiak izendatuak izan dira (Iraia Lascano, Bixente Ciaurriz, Oihan Indart, Marga Forrestier, Oneka Jauregui, Antoire Rivierre, Jon Olazcuaga, Perine Feriol eta Oihan Delavigne).

Beren eginkizunetan izanen da azaroaren 11ko besta antolatzea, dantzarien zuzentzea eta aholkatzea, bai eta Ezpata Dantza hau babestea eta sustatzea.

Aipatzekoa da ere,  Juan Antonio Urbeltz Maritzuli Konpainiako Ohorezko Lehendakari izendatua izan dela eta Euskal kultur erakundea bera ere, Kofradiaren Ohorezko Kide izendatua izan dela, Euskal Herriko beste Ezpata-Dantza kofradiekin batera.

Biarritzeko San Martin Ezpata-dantza Kofradiaren sortzea

Argazkia: Jakes Larre (EKE)         

Dokumentuaren akzioak