Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Biarritzeko Ballet Gaztea igandean Sutegin

Dokumentuaren akzioak

Biarritzeko Ballet Gaztea igandean Sutegin

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2007/01/26

Ballet Biarritz Nazioarteko Koreografi Zentroak eta Dantzaz elkarteak, urteko ballet programa aurkeztuko dute Biarritzeko Balet Gaztea izenburupean. Europa osotik aurkeztutako 200 hautagaietatik, Euskal Herria, Katalunia, Belgika eta Erresuma Batutik datozen 10 dantzari izan dira aukeratuak programa honetarako.

Izen handiko lau koreografok, hiru mendeetako dantzaren garai onenen ikuspegi berri bat ordu betean eskaintzen dute.

Mickael Conte, Miren Gomez, Léa Guilbert, Pierre Henrion, Irma Hoffren, Vivian Ingrams, Aurélie Luque, Erick Odriozola, Gisela Riba, Andrea Vallescar izango dira dantzariak eta Sutegin eskainiko duten emanaldira 6 dantza desberdinekin osatutako programa aurkezten dute.

Proiektuan diruz lagundu duten erakundeak asko izan dira: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Euro-Hiria, Donostia Kultura, Akitania-Euskadi Lankidetza Fondoa.

Igandeko saioa ikusteko sarrerak Oiardo kiroldegian eskuratu daitezke 8 euroren truke eta egunean bertan ere takilan salgai izango dira, nahi izanez gero, 10 eurotan.

Dokumentuaren akzioak