Dokumentuaren akzioak
Biarritz Balletek sentsibilizazio lantegi eta ekitaldiak antolatu ditu
Lehenengo lantegiak dantza eta zirkua elkartuko ditu eta igande honetan izango dira, sei eta zortzi urteko gaztetxoek goizean izango dute ikasi eta jostatzeko aukera, eta bederatzi eta hamabi bitartekoek arratsaldean. Azaroaren 12an dantza garaikide lantegia izango da dantza eskoletako ikasleentzat. Hilabete bereko 22an ikusleei Ballet Biarritz Juniorren entsegu publikoa eskainiko diete. Abenduan, dantza eskoletako ikasleentzako anatomiaren sarrera ikastaldia izango da 17an. eta egun berean koreografia ikastaldia emango du Dominique Cordemansek.
Dokumentuaren akzioak