Dokumentuaren akzioak
Biarritz Baletak azken lana taularatuko du New Yorken
Biarritz Balleta New Yorken dago egunotan, "Les
creatures" azken lana antzezteko. Bihartik otsailaren 5era arte izango
da ikusgai. Euskal konpainiarentzat AEBetako merkatuan sartzeko aukera
aparta da.<br />
<br />
Ez da Biarritz Balleta New Yorkera doan lehen aldia. Aurrekoetan oso
kritika onak jaso ditu. Joyce antzokiak hartuko du Thierry Malandainen
lana.<br />
<br />
"Les creatures" gizakiaren alegoria bat da. Adan eta Eva lehen
gizakietatik hasita, ikuskizunak gizakiak izandako garapena jorratzen
du, sinpletasunetik konplexutasunera. 2003an estreinatu zuen Biarritz
Balletak lan hori eta arrakasta handia izan zuen.
Dokumentuaren akzioak