Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bi Max sari jaso ditu Kukai taldearean 'Gelajauziak' ikuskizunak

Dokumentuaren akzioak

Bi Max sari jaso ditu Kukai taldearean 'Gelajauziak' ikuskizunak

Dantza antzezle talde onenaren saria eman diote Kukairi; Sabin Bikandiri, berriz, musika konposizio onenarena eman diote Kukairen 'Gelajauziak' ikuskizuneko musikarengatik.

Bartzelonako Barts aretoan egin zuten sari banaketa, atzo iluntzean. Kukai konpainiak bi hautagaitza zituen Max sarietako finalean, eta bietan jaso du saria. Batetik, dantza antzezle talde onenaren saria eman diote Kukairi (Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya eta Urko Mitxelena). Sabin Bikandik, bestetik, musika konposiziorik onenaren saria lortu du, Kukairen Gelajauziak ikuskizunerako egindako musikarengatik.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2015/05/19
Lotura
Berria

Max Sariak 1998an sortu zituen SGAE Fundazioak dantzaren eta antzerkiaren munduko profesionalen lanaren balioa eta denboraldi bakoitzeko ikuskizunak sustatzeko. 2009an, Kukaik errebelazio saria jaso zuen Ttanttakarekin elkarlanean egindako Hnuy Illa ikuskizunarekin, eta 2003an finalista izan zen, 1937, gogoaren bidezidorretatik lanarekin.

Kukai dantza konpainiako kideak, atzoko sari banaketan, Bartzelonan.

Kukai dantza konpainiako kideak, atzoko sari banaketan, Bartzelonan. Andreu Dalmau / EFE

Dokumentuaren akzioak