Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bi koreografia eder egunotan Gipuzkoan

Dokumentuaren akzioak

Bi koreografia eder egunotan Gipuzkoan

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/09/17
Lotura
Nontzeberri

Dantzaren XVII. Zirkuitua bi koreografia programatu ditu egunotan Gipuzkoan. Dantzaz Konpainiaren Basoa koreografia Eibarren ikusiko da, eta Kimuak genero-ikuspegia eta askatasuna gogoetagai dituen GenEroa obra taularatuko du Hernanin.

Irailaren 18an, larunbatez, Dantzaz Konpainiak Basoa koreografia aurkeztuko du Eibarko Errebal plazan. “Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da”.

Hurrengo egunean, hilak 19, Kimua taldearen txanda izango da Hernanin, eta GenEroa ikuskizuna eskainiko du. Genero-ikuspegiaren inguruko lanketa, originala bezain berritzailea den dantza ikuskizun eta mediazio parte-hartzaile bidez proposatzen du Kimua Dantza Kolektiboak. “Benetan askeak bagina, nola mugituko ginateke? Nola dantzatuko genuke? Eta zu, ausartuko zara lehen dantza pausua ematera? Loturak puskatzera? Benetan aske izatera?”

Dokumentuaren akzioak