Dokumentuaren akzioak
Beti Jai Alai taldeak XV. mendeko 'Ezpatadantza' birsortuko du
Lekeition XV.mendean egiten zuten Ezpatadantza prozesio eta dantza tradizionala berreskuratuko dute datorren larunbatean, azaroak 14, Bilboko Beti Jai Alai taldeko 60 kidek.
Garaiko jantziekin, 57 dantzarik eta 4 txistularik Kepa Deuna egunean Leikeition egiten zen prozesioa berregingo dute. Behin Udal Plazara helduta, dantza tradizionala birsortuko dute, eta ikuskizuna bideoan grabatuko da.
Resurrección María de Azkueren Cancionero Selecto bildumako Ni Mendexara San Pedroetan eta San Pedro Zeruetako doinuetan oinarritu dira berregitea prestatzeko, Lekeitioko Ezpatadantza tradizioko doinuak izan daitezkeela uste baitute askok. Garaian erabiltzen ziren arropak eta orrazkera berregiteko, aldiz, Francisco de Mendietaren Boda de Hidalgos eta Jura de los Fueros de Vizcaya margolanetako irudiak hartu dira oinarri gisa.
Ezpatadantza Lekeition. Argazkia: Beti Jai Alai
Dokumentuaren akzioak