Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beti Jai Alai dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du larunbatean Arriaga plazan

Dokumentuaren akzioak

Beti Jai Alai dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du larunbatean Arriaga plazan

Komunikabidea
Gara
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2008/07/24

Basurtoko bizilagunen euskal kulturarekiko atxikimenduak bultzatuta sortu zen taldea 1968an, dantza eta euskal dantzak ikasteko eta erakusteko konpromiso sendoa hartu zuten unean. Handik aurrera, 40 urte eman dituzte folklorea zabaltzen eta bizitzen. Beti Jai Alai egun 150 lagun inguruk osatzen dute. Bi taldeetan banatzen da: nagusiena, 80 pertsonez osatua, dantzari eta musikari artean; eta umeena, emanaldi eta erromeria ugaritan parte hartzen duten 70 kidek osatua. Haien ibilbidean, atzerritik ibilitakoak dira Beti Jai Alai taldekoak.

 

p043_f02_97x92.jpg

Dokumentuaren akzioak