Dokumentuaren akzioak
Beteranoen III. Dantza Sueltoko Topaketan, Patxi Larrea omenduko dute
Topaketa horretan, Patxi
Larrea omenduko dute Beti Prest taldekoek, “dantzari eta dantza irakasle
bezala egin duen ibilbide oparo eta luzeagatik” azaldu dute
antolatzaileek. Larreak Lezon dantza zabaltzeko egindako lana
nabarmendu dute antolatzaileek:”25 urte eman ditu ilusioz lan egiten
Lezon dantza zabaltzeko eta horregatik dantzari dotore eta irakasle
nekaezin honen ibilbideaz gozatu duten guztiak animatu nahi ditugu
omenaldian parte hartzera”.
Egun osoko egitaraua
Antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute biharko. Herriko
Enparantzan egingo diete harrera topaketako parte hartzaileei
11:00etan. Ordu erdi beranduago , Dantza soltearen garapena Bizkaian
mahai ingurua egingo dute udaletxeko areto nagusian, Jose Ignazio
Ansorena, Patxi Larrea, Iñaki Mugarra eta Arkaitz Pascuasekin.
Moderatzaile lanetan, berriz, Joxe Juan Ugalde arituko da. Jaurtakol
Plazan, mokadutxoa emango diete ondoren, hurbiltzen direnei 13:30etik
aurrera.
Amulleta elkartean bazkaldu ondoren, 19:00etan hasiko da dantza
ikuskizuna. Orereta ikastolatik abiatuta, erdialdeko kaleak zeharkatuko
dituzte dantzariek, Zumardian amaitzeko. Dantza solteko ikuskizuna
eskainiko dute bertan parte hartuko duten 11 bikote beteranoek. Bikote
horietatik bi nafarrak dira; bi arabarrak; eta zazpi gipuzkoarrak.
Ikuskizuna amaituta egingo diote omenaldia Patxi Larreari. Besteak
beste, Xabier Obesok egindako Dantza izeneko eskultura jasoko du dantzari lezoarrak.
Dokumentuaren akzioak