Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Beste sagar bati kosk egin dio Kukai Dantzak

Dokumentuaren akzioak

Beste sagar bati kosk egin dio Kukai Dantzak

Hiru sagar eskuratzeko izendatuta zegoen Jon Mayak zuzentzen duen dantza taldea. Hirurak ez dira heldu, baina bat bai, eta beste Max sari bat gaineratu diote euren kurrikulum luze bezain zabalari.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/04/18
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Eta orain zer? ikuskizunaren irudi bat. argazkia: Mendi Urruzuno

Bere egiteko moduarekin Errenteria-Oreretaren izena lau haizetara zabaldu du, baita dantza gorenera eraman ere, eta horretan jarraitzen du Kukai Dantzak. Hiru sagar eskuratzeko izendatuta zegoen Jon Mayak zuzentzen duen dantza taldea: Dantza Ikuskizunik Onena, Iluminazio Diseinurik Onena eta Ikuskizun Eszenikoetarako Musika Konposizio Onenaren saria jasotzeko finalista zen. Hirurak ez dira heldu, baina bat bai, eta beste Max sari bat gaineratu diote euren kurrikulum luze bezain zabalari.

Pascal Gagnek Eta orain zer? Kukai Dantzaren ikuskizunerako sortutako musika konposizioak irabazi du saria. Atzo banatu zituzten Max sariak, Cadizko (Andaluzia, Espainia) Gran Teatro Falla aretoan.

Max Sarietan ibilbide luzea du Kukai Dantzak. 2009an, Errebelazio Saria eskuratu zuen Ttanttakarekin ondutako Hnuy Illa lanarekin; 2015ean Dantzari zerrenda onenaren Max saria eskuratu zuen dantza konpainiak Gelajauziak ikuskizunarekin; 2017an hiru sagar ekarri zituen Errenteria-Oreretara: Dantza Ikuskizun Onenaren Saria, Dantzari Zerrenda Onenaren saria, eta Iraia Oiartzabalek egindako lanarengatik, jantzien Diseinu Onenaren saria, Oskara dantza ikuskizunarekin. Urte horretan, gainera, Espainiako Dantza Sari Nazionala irabazi zuen Kukai Dantzak.

Max Sarien zerrenda ixteko, azkenik, atzo lortu zuena.

Dokumentuaren akzioak