Dokumentuaren akzioak
Beste bat izaten saiatu
La fundicionen arabera, “lan hau kultura eszeniko eta performatibo ezberdinetako bi pertsonen arteko topaketa eta elkarrizketatik jaio zen: hitzaren eta mugimenduaren bidezko elkartzea, historia eta gorputz migratzaileen arteko elkartzea. Beste norbait izatearen desira konpultsiboan oinarrituta jaio zen ariketa da, beste norbait imitatzeko desiran oinarrituta. Azken batean, hori izan da beti antzerkia; beste bat izaten saiatzea, alegia. Kamuflajeko pintura.
Horman Poster Igor de Quadra eta Matxalen de Pedroren arteko lankidetza proiektu artistiko-eszenikoa da. Orain arte lan hauek sortu dituzte: Follow ni (Ideas Redondas saria, JET LAG FEST 2010); After you (site-specific pieza sorta, kiroldegi, hotel eta museorako, 2010-2012); Pasado perfecto / Iragan perfektua (2012); Magia Simpática (2014) eta La Leçon ( 2015) Mbaye Senerekin batera; Official Tour, Wroclawn site-specific, Basque Fest (2015) eta Lehergailuaren Teoria/ Teoría Bomba (2016).
Proiektu honek Eusko Jaurlaritza, Urdulizko Kultur Etxea, Muelle 3 dantza+sorkuntza, Bilboko BAD Jaialdia, Bilbaoeszena eta Etxepare Institutuaren babesa jaso du.
Dokumentuaren akzioak