Bestaberri egunean bandera eta Trapatan dantzatu dituzte Donezteben

Egilea
Ttipi-ttapa
Hedabidea
Erran
Lekua
Doneztebe
Mota
Albistea
Data
Lotura
Erran
Trapatan dantzatzen Bestaberri egunean, Doneztebeko Bear Zanan. Argazkia: Alicia Del Castillo

Hainbat herritan bezala, igandean Bestaberri eguna ospatu zuten Donezteben ere. Ohikoa denez, aurten lehen jaunartzea egin duten neska-mutikoekin prozesioa egin zuten meza ondotik eta Bear Zanan herriko bandera eta Trapatan dantzatu zituzten.

Eduardo Almandozek dantzatu zuen bandera, azken 21 urteetan bezala eta gero, hamabi dantzarik txanda hartu zioten, Trapatan dantzatzeko: Andrea Mindegia, Uxue Ibarrola, Aroa Telletxea, Lorena Juanena, Lorea Almandoz, Olatz Jorajuria, Maider Jabalera, Joxe Irigoien, Tomas Ostolaza, Joseba Legarra, Juan Ramon Ostiz eta Iñaki Telletxea.

Eduardo Almandoz, bandera dantzatzen Bestaberri egunean. Argazkia: Alicia Del Castillo