Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko "elkarrizketa artistikoa", gorri ukituarekin

Dokumentuaren akzioak

Bertsolaritzaren eta flamenkoaren arteko "elkarrizketa artistikoa", gorri ukituarekin

Egilea
Xabi Gorostidi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Bergara
Mota
Albistea
Data
2020/02/02
Lotura
Goiena

Seminarixoan ikuskizun ezohiko eta berezi bat gozatu zuten atzo 240 ikuslek. Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariak oholtza partekatu zuten Gorria ikuskizunarekin; estiloak fusionatu gabe, baina euren diziplinen arteko galdera-erantzun ariketa interesgarri bat taularatuz. 

"Jende asko gerturatu zen, eta nik uste dut, bai Mirenek eta bai Askoak, jendearengana heltzea lortu zutela" azaldu du Gorria saioko produkzio saileko kide den Marta Agirrezabalak. 

Miren Amurizak gorri kolorearen sinbologiarekin lotutako koplak botatzen zituen, eta Askoa Etxebarrietak horiek dantza bidez interpretatu gero. "Ez da bertsolaritza eta flamenkoaren arteko fusio edo nahasketa bat, bi diziplina horien arteko elkarrizketa artistiko bat baizik. Muin berbera duten bi adierazpide dira, bat-batekotasunetik edaten baitute biek".

Ikuskizunaren izenburuari men eginez, gorri kolore oso presente egon zen atzo Seminarixoan; bai eszenografia aldetik, eta baita tematika aldetik ere. "Gorria esanahi asko ditu euskal munduan: gerra, odola, plazera, erotismoa... eta eszenarioan eta argiterian presentzia nabaria du kolore gorriak"

 

Dokumentuaren akzioak