Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertsolaritza oinarri duen dantza saio berezia, bihar Kiroldegian

Dokumentuaren akzioak

Bertsolaritza oinarri duen dantza saio berezia, bihar Kiroldegian

San Joan Konpartsak antolatu du 'Errimak oinetan' kuskizuna, herriko frontoian, gaueko 22:30etan

Dantza saio berezia izango da bihar, Kiroldegiko frontoian. 'Errimak oinetan' emanaldia eskainiko du Haatik dantza konpainiak, hernaniko San Joan Konpartsak antolatuta. Bertsoak dantzatuko dituzte, gaueko 22:30etan.
Egilea
María Cortés
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2014/10/17
Lotura
Diario Vasco

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzenduta, hamar dantzari ariko dira herrian, bertsoei dantzak jartzen; alegia, bertsoek eragiten dituzten sentipen eta emozioak, dantzaren bidez transmititzen. Bertsoa eta dantza uztartzen ditu 'Errimak oinetan' ikuskizunak.

Azpi izen bezala erabiltzen den leloarekin 'Dantza berriak bertsoei jarriak', dantza guztiak bereziki sortuak izan direla agerian utzi nahi da. «Dantzari guztiok euskal dantzetan oinarritu dugu gure formazioa, baina beste dantza estilo batzuk ere landu ditugu. Denarekin bat egin, eta dauzkagun gaitasun guztiak erabiltzen ditugu emanaldi honetan. Dantza oinarri hartu, eta bertsoen esanahi eta sentimendu guztiak transmititu nahi dizkiegu ikusleei», azaldu dute Haatik.

Sarrerak, salgai

Errimak oinetan emanaldia ikusi nahi dutenek salgai dituzte sarrerak, 10 euroan, lau puntutan: Jaione kongelatuak, Monika mertzeria, eta Ondi eta Garin tabernak. Eta egunean bertan ere, izango dira frontoian.

Dokumentuaren akzioak