Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertsolari, txistulari, dantzari, erraldoi, herri kirolari eta abar luze bat Aste Nagusian

Dokumentuaren akzioak

Bertsolari, txistulari, dantzari, erraldoi, herri kirolari eta abar luze bat Aste Nagusian

"Herri kirolaren eta euskal folklorearen erakusleiho" bihurtuko da aurten Aste Nagusia Itziar Urtasun zinegotziaren esanetan.

100 ekitaldi baino gehiago antolatu dira bilbainadak, euskal dantzak, bertsolariak, erraldoi eta buruhandiak, herri-kirol erakusketak eta pilota lehiaketak barne. Larrain Dantzak, urtero jantzi tradizionalez apaindutako bilbotar gehiago batzen zaizkion erromeriari, garrantzia berezia hartuko du.
Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/07/21
Lotura
Uriola

Ohikoa denez, Areatzak eta Alde Zaharrak euskal folklore eta kulturaren erakusketa desberdinak hartuko dituzte, horien artean, bertsolariak Santiago Plazan arituko direlarik 13:00etan. Txistulariak ere izango dira Aste Nagusian, egunero, goizeko 10:00etan; euskal dantzak Plaza Barrian ikusteko aukera izango dira egunero, arratsaldeko 19:00etan eta bilbainadak egunero izango dira Alde Zaharretik, Bilbotarrak taldearen eskutik.

Umeek erraldoien eta buruhandien desfileaz gozatu ahal izango dute. Hauek erakusgai egongo dira Euskal Museoan eta dohainik bisitatu ahal izango dira. Kirol egitarauko jarduera ugarien artean Bilboko XXXVIII. Estropadak aipatu behar dira, Areatzako herri-kirol erakusketak eta Erripa kaiako pilota-lehiaketekin batera.

Txistulariak eta fanfarriak

Bizkaiko Txistularien Elkarteak 31 urte baino gehiago daramatza herritarrak eguneroko jaietan barrena animatzen. Beste behin ere, txistulariak goizeko 10:00etatik hasita Bilboko kaleetan barrena ibiliko dira. Bertara hurbiltzen direnek igandean, abuztuaren 28an, ohiko Txistularien Alardeak eskainitako kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Plaza Barrian 13:00ean. Aurten Gatibu taldea gonbidatu berezia izango da.

Fanfarriak abuztuaren 26 eta 27an arituko dira Ledesma eta Diputazioko kaletik eguerdiko 13:00etik 14:30etara eta Alde Zaharrean arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, Dunbots (26an) eta Ardoa Barrura (27an) taldeen eskutik.

Bertsolariak

Aurten ere goi-mailako 28 bertsolariren inprobisazioez gozatu ahal izango da. Bertsolarien ekitaldiak Santiago Plazan izango dira egunero, 13:00ean, asteazkenean 24an izan ezik, 14:00etara atzeratuz, bertso-bazkaria dela eta.

Abuztuak 21 igandea: Aitor Sarriegi, Fredi Paia, Oihana Bartra eta Sustrai Colina. 

Abuztuak 22 astelehena: Agin Laburu, Jone Uria, Julio Soto eta Manex Agirre.

Abuztuak 23 asteartea: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Unai Agirre eta Uxue Alberdi.

Abuztuak 24 asteazkena: Igor Elortza eta Sebastian Lizasorekin bertso-bazkaria. 

Abuztuak 25 osteguna: Iñaki Apalategi, Jon Martin, Maialen Akizu eta Miren Amuriza.

Abuztuak 26 ostirala: Amets Arzallus eta Jon Maia.

Abuztuak 27 larunbata: Aitor Mendiluze, Arkaitz Estiballes eta Oihan Iguaran.

Abuztuak 28 igandea: Alaia Martin, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi eta Ibon Ajuria.

 Bilbainadak

Bilbotarrak taldeak bi hamarkada baino gehiago daramatza ohiko bilbainadekin Zazpi Kaleak animatzen Aste Nagusian. Aurten ere beraien ahotsez gozatu ahal izango dugu. Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte 13:00ean. 

 Euskal dantzak

Abuztuaren 21etik 28ra bitartean 19:00etan Plaza Barrian euskal dantzekin gozatu ahal izango da. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren gidaritzapean, talde hauek parte hartuko dute: Zerutxu (Markina), Goi-Alde (Erandio), Salbatzaile (Kastaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua), Mikel Deuna (Iurreta) eta Beti Jai Alai (Basurto). 

Bilboko Udalak bilbotar guztiak gonbidatu nahi ditu euskal dantzez gozatzera eta asteartean, abuztuaren 23an, Plaza Barrian izango den Larrain Dantzan parte hartzera 20.00etan. Joan den urteetako arrakasta ikusita, aurten ere herritarreei garaiko jantziez joanda parte hartzera gonbidatzen zaie 'zure trajearekin etorri zaitez!' lelopean. 

Abuztuak 21 igandea: Zerutxu (Markina)

Abuztuak 22 astelehena: Goi-Alde (Erandio)

Abuztuak 23 asteartea: Gaztedi (Santutxu)

Abuztuak 24 asteazkena: Salbatzaile (Kastaños)

Abuztuak 25 osteguna: Alkartasuna (Bermeo)

Abuztuak 26 ostirala: Urdaibai (Forua)

Abuztuak 27 larunbata: Mikel Deuna (Iurreta)

Abuztuak 28 igandea: Beti Jai Alai (Basurtu) 

Erraldoiak eta buruhandiak

Erraldoi eta buruhandiek 2016ko Aste Nagusia festaz jantziko dute berriro ere. Ehunka pertsonek, umeek eta helduek beren konpainiaz gozatzeko aukera izango dute Bilboko kale desberdinak zeharkatuko dituen desfilean. Erraldoi eta buruhandiak egunero irtengo dira Euskal Museotik, goizeko 11:00etan. Euskal Museoan, igandean 28an izan ezik, Erraldoien Jarraigoarekin 10:30ean bat eginez. 

Areatzan, Erraldoien XXVIII Kontzentrazioa egingo da igandean abuztuaren 28an, 10:30ean. Bertan izango dira San Jorge (Iruñea), Arrasate, Kanbo, Irrintzi, Bermeo, Ondalan eta Ondalan Txiki (Deustu) taldeak. Beste udalerri batzuetako erraldoien kontzentrazioa da eta gure erraldoiek hauekin bat egingo dute Tutera, Eltziego, Elgoibar, Bermeo, Elizondo eta Bizkaiko Gaiteroen taldeekin batera. 

Lau metro baino gehiagoko altuera duten 20 erraldoi eta 10 buruhandi egongo dira ikusgai Euskal Museoko klaustroan uztailean eta abuztuan. Sarrera doakoa izango da. 

Erraldoi eta buruhandien desfileak, 11:00etatik aurrera, ibilbideak

Abuztuak 21 igandea: Euskal Museoa – Sombrereria – Correo – Arenaleko Zubia – Navarra – Plaza Biribila – Navarra – Arenaleko zubia – San Nicolas – Askao – Unamuno – Euskal Museoa. 

Abuztuak 22 astelehena: Euskal Museoa – Sombrereria – Correo – Arenaleko zubia – Navarra – Plaza Biribila – Gran Via – Berastegi – Ledesma – Buenos Aires – Udaletxea – Sendeja – Esperanza – Askao – Unamuno – Euskal Museoa. 

Abuztuak 23 asteartea: Euskal Museoa – Unamuno – Sombrereria – Victor – Bidebarrieta – Arriaga – Areatza – Vda. Epalza – Sendeja – Esperanza – Askao – La Cruz – Cintureria – Santiago – Bidebarrieta – Loteria –Banco España – Maria Muñoz – Euskal Museoa. 

Abuztuak 24 asteazkena: Euskal Museoa – Unamuno – Plaza Berria – La Cruz – Somera – Ribera – Stos. Juanes – Atxuri – Enkarnazio enparantza – Atxuri – Ribera – Tenderia – Santiago – Cintureria – La Cruz – Unamuno – Euskal Museoa. 

Abuztuak 25 osteguna: Euskal Museoa – Sombrereria – Correo – Arenalelo zubia – Navarra – Plaza Biribila – Gran Via – Berastegi – Ledesma – Buenos Aires – Udaletxea – Sendeja – Esperanza – Askao – Unamuno – Euskal Museoa. 

Abuztuak 26 ostirala: Euskal Museoa – Unamuno – Sombrereria – Victor – Bidebarrieta – Arriaga – Areatza – Vda. Epalza – Sendeja – Esperanza – Askao – La Cruz – Cintureria – Santiago – Bidebarrieta – Loteria – Banco España – Maria Muñoz – Euskal Museoa. 

Abuztuak 27 larunbata: Euskal Museoa – Unamuno – Plaza Berria – La Cruz – Somera – Erribera – Tenderia – Santiago – Bidebarrieta – Perro – Santa Maria – Jardines – Bidebarrieta – Areatza – Correo – Banco España –La Cruz – Unamuno – Euskal Museoa. 

Abuztuak 28 igandea: (10:30) Enparantza Biribila – Nafarroa – Areatzako zubia – Areatza Biribila – San Nicolas – Askao – La Cruz – Somera – Erribera – Tenderia – Santiago – Bidebarrieta – Areatza – Correo – Sombrereria – Unamuno – Euskal Museoa. 

Herri kirolak 

Kirolari dagokionez, Aste Nagusia "herri kirolaren eszenatoki" bihurtuko da berriz ere. Bertan, bilbotarrek zein Bilbora hurbiltzen diren guztiek hainbat kirol-ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute: XXXIX Bilbo Hiria Estropada, Deustuko Arraun Elkarteak antolatuta, itsasadarrean urtez urte milaka arraunzale elkartuz. Ekitaldia igandean 21ean izango da 11:30ean. 

Pasadan edizioaren arrakastaren ondoren, pilota-txapelketetek Erripako Kaian jarritako pilotalekuan jarraituko dute. Leku honekin ikuslea-kopurua handitu da eta mila pertsonek txapelketez, lantegiez, jokoez eta erakusketez gozatu ahal izan dute. Hilak 26, 27 eta 28an, 12:30etatik 14:30etara eta 17:30ettik20:30etara modalitate desberdinetan jokatzeko aukera egongo da. 

Jai astean zehar, Bizkaia frontoiak zenbait txapelketa jasoko ditu. 

Aste Nagusian Deportivo pilotalekua ere prest egongo da hainbat lehiaketentzako. Kirol-ekitaldian herri-kirolak izango dira ikusgai, Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, 36 urtez ekitaldi hauetan parte hartuz. Areatzan izango da egunero, eguerdiko 12:00etan.

Herri-kirolen egitaraua

Abuztuak 25 osteguna, 12:00etan, Urrezko Aizkora eskuratzeko sailkatze ligako saioa Aitzol Atutxa (Bizkaia) eta Iker Vicenteren (Nafarroa) artekoa. Inaxio Perurera harrijasotzaileak erakustaldia 270 kiloko harriarekin. Txinga Erutean, 50kiloko pisuekin, Oskar Perez eta Ousman Drame lehiatuko dira, eta emakumeen Txinga Erutean, Bizkaiko txapelduna eta txapeldunordearen arteko erronka izango da.

Abuztuak 26 ostirala, 12:00etan, bikoteen gizon-probak 800 kiloko harriarekin, partaideak: Aurrekoetxea–Bilbao (Derio); De la Concepcion anaiak (Erandio); eta Alzola–Zubizarreta (Gernika). Harrijasotzaileen arteko erronka, 125 kiloko harriarekin, Inhar Urruzono (Ondarroa) eta Mikel Lopategiren (Orio) artean. Emakune aizkolarien erronka lrati Astondoa (Zeanuri) eta Alazne Etxaburuaren (Zizurkil) artean. Eta emakumezkoen aizkolari ikuskizuna Idoia Etxebarriarekin (Orio).

Abuztuak 27 larunbata, 12:00etan, Bizkaiako harri-zulatzaileetako txapelketako saioa, partaideak: Errekatxo Taldea (Barakaldo); Santurtziko emakumeen taldea (Santurtzi KZ Kolpeka Errekatxo Taldearekin batera arituko da); Kabiezes Taldea (Santurtzi); Burdin Gazteak Taldea (Ortuella); Aldai-Alde Taldea (Trapagaran); Piratak Taldea (Arratzu); Ereño Gerendape Taldea (Ereño). Eta herri kirolen 6 modalitate desberdinen erakusketa.

Dokumentuaren akzioak