Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertsoak dantzatuta, saio berezia kiroldegian

Dokumentuaren akzioak

Bertsoak dantzatuta, saio berezia kiroldegian

‘Haatik’ dantza konpainiak, emanaldia eskainiko du urriak 18an, kiroldegiko frontoian, 22:30etan. Bertsolaritza izango du oinarri dantza saioak. Sarrerak salgai daude, 10 euroan.
Komunikabidea
Kronika.net
Tokia
Hernani
Mota
Albistea
Data
2014/10/07
Lotura
Kronika.net

Dantza saio berezia izango da urriaren 18an, larunbata, ki­roldegiko frontoian. Erri­mak oinetan emanaldia eskai­niko du Haatik dantza konpainiak: bertsoak dantzatuko dituzte. Gaueko 22:30etan izango da saioa, San Joan Konpartsak antolatuta.
Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzenduta, hamar dantzari ariko dira, bertsoei dantzak jartzen; alegia, ber­tsoek eragiten dituzten senti­pen eta emozioak, dantzaren bidez transmititzen.

Sarrerak salgai, 10 euroan
Emanaldia ikusteko, sarrerak salgai daude, 10 euroan: Jaione kongelatuak, Monica mertzeria, eta Oindi eta Garin tabernak. Egun berean ere erosteko aukera izango da, frontoian bertan.

Bertsolaritzan oinarrituta, dantza berriak eskainiko ditu ‘Haatik’ konpainiak, kiroldegiko frontoian.

Dokumentuaren akzioak