Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertso jarriekin dantzan

Dokumentuaren akzioak

Bertso jarriekin dantzan

Haatik dantza konpainiak 'Errimak oinetan' ikuskizuna taularatuko du gaur gauean

Bertsolariek sentipen eta emozioak harilkatzen dituzte entzuleengan. Baina entzule horiek dantzariak balira? Nola adieraziko lukete belarrietatik jasotako zirrara errimatua oin puntetan menperatzen duten dantzaren bidez? Galdera horren erantzuna da Haatik dantza konpainiaren Errimak oinetan ikuskizuna, bertsolaritza oinarri duen dantza emanaldia.
Egilea
Urtzi Urkizu
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2012/11/02
Lotura
Berria

Ikuskizunak bertso saio baten egitura formala du: hasierako agurrak, bakarkako nahiz binakako askotariko saioak eta azken agurra. Baina oholtza gaineko artistak, bertsolariak barik, isilik dauden dantzariak dira. Aiert Beobideren zuzendaritzapean, Maitane Mujika, Onintza Odriozola, Garazi Lekuona, Gotzon Poza eta Iurre Aranburu dira dantzariak. Entzuten diren bertso guztiak grabatuak daude, gehienak Sustrai Colinak ikuskizunerako beren-beregi sortuak; horiek Olatz Prat, Eñaut Agirre, Maddalen Arzallus eta Saroi Jauregiren ahotsetan entzuten dira.

Unai Elizasuren ideia izan zen emanaldia sortzea, eta Elizasu bera eta Aiert Beobide dira zuzendariak. Konpainiaren estreinako lana da Errimak oinetan. Aurrenekoz ekainean oholtzaratu zuten, Leioan. Ordutik, hainbat emanaldi egin dituzte, eta ikusleen harrera beroa jaso. Uztarketa ederra proposatzen du, ikuskizunaren azpi-izenburuak dioen bezala: Dantza berriak bertsoei jarriak.

'ERRIMAK OINETAN'

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Elorrioko Arriola antzokian (Bizkaia).

Onintza Odriozola, Gotzon Poza, Aiert Beobide eta Unai Elizasu. / JON URBE

Dokumentuaren akzioak