Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertatik Bertara 2019 programak 'Reunión en Danza' ekitaldia ekarriko du Bilbora

Dokumentuaren akzioak

Bertatik Bertara 2019 programak 'Reunión en Danza' ekitaldia ekarriko du Bilbora

Emanaldiak 2020ko urtarrileko azken hiru asteburuetan ospatuko dira

Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2019/12/17
Lotura
Deia

Emanaldiak 2020ko urtarrileko azken hiru asteburuetan ospatuko dira

BILBO. Bertatik Bertara 2019 programak 'Reunión de Danza' ekitaldia ekarriko du Bilbora 2020ko urtarrilean. Horrela, Fletán Dúo, Gloria Borge eta Arantza Iglesiasek euren emanaldiak eskainiko dizkiete publikoari. Bilboz gain, Gijonen eta Santanderren egongo dira baita ere.

Arantza Iglesias bilbotar konpainia hautatua izan da topaketa horretan parte hartzeko. Konpaina horren pieza sortze-prozesuan dago, eta "Lo no Manifestado" (Agertu gabea) du izena: bakarkako lan bat da, mugimendua eta zer soinuzkoa dituena abiapuntu, ondoren ihardukitzearen eta arauaren artean, barruaren eta kanpoaren artean, mamiaren eta formaren artean antolatzen diren gorputzei leku emateko."Proposatzen dut berrikustea izan direla diruditen gauza guztiak, eta saiatzea, ukazioaren bidez, a priori ezin esanezkoa, pentsatuzkoa edo irudikatuzkoa dena adierazten", adierazi du Arantza Iglesias sortzaileak.

Fletán Dúo konpainia, ostera, Santanderren izan da hautatua, "Filete de Panga" lanarekin. Marc Torrents eta Ebi Soria sortzaile eta interpreteek, lan horretan, izaki sozialki automatizatuez dihardute, zeintzuek oinordetzan jasotako keinutasun bat duten, itxuraldatuz doana haien artean gertutasuna hazi ahala. "Lan horretan, dantza eta antzerki fisikoa konbinatuz, arian-arian deszifratzen da harremana eta pertsonen arteko gorputzezko kontaktuaren beharrizana, ukimena", azaldu du Torrentsek.

Azkenik, Gijonetik, Gloria Borge Lasarte izango da bere lehenbiziko koreografia-lan bakarkakoa aurkeztuko duena, "Still Point" izenekoa. Lan hori sortu zen koreografiazko sorkuntzaren eta eszena-interpretazioaren arloan saiakuntzak egiteko interes pertsonal batetik. Proiektua sortu zen urtebete eman ostean Towards Vivencia delakoan Jorge Crecis koreografoarekin on line formakuntza hartzen; sortzaileak, proiektu horretan, gogoeta egiten du gelditasunaz, hura mugimenduaren abiapuntu den aldetik.

Konpainia horiek hautatzeko, proposamenak jasotzeko prozesu bat abiarazi zen abuztuan. Ondoren, Euskadi, Kantabria eta Asturiasko dantza-elkarteetako ordezkariek osatutako epaimahai batek hautatu zituen hiru proposamen horiek, kontuan hartuz hizkuntzaren, formazioaren edo esperientziaren aldetik zeukaten arriskua.

JARDUERA-EGITARAU ZABALA

V RED hau urtarrileko azken hiru asteburuetan izango da. Santanderren, urtarrilaren 10etik 12ra izango da, Café de las Artesen; Bilbon, 17tik 19ra, la Fundición-en, eta Gijonen, 24tik 26ra, la Laboralen antzerkian.

Bilbon, programa osatzeko, "Zig Zag Danza" konpainiaren emanaldi bat izango da, "Portrait" lanarekin gonbidatu gisa parte hartuko baitu la Fundiciónen. Gainera, aurreko aldian hautatuak izan ziren konpainiek hala eskatuta, formazio-tailer bat antolatu da, kudeaketari eta banaketari buruz, Jemima Canok emango duena, sortzaileei laguntzearren beren bezeroak mapeatzen, beren lanak saltzen edo beren enpresaren oinarrizko kontabilitatea kudeatzen. Tailerra urtarrilaren 17an izango da, barikuan.

Santanderren, egitarauak Leila Ka frantses artistaren emanaldia jasoko du, bi duo egingo dituelarik Alexandre Fandard-ekin, "Très loin", à l'horizon" eta "cést toi quón adore". Kantabriako hiriburuan, bestalde, bi formazio tailer izango dira, Flavia Mayansek eta Alexandre Fandardek emanak: lehenaren xedea da argiztapenari buruzko ezagutzak eta baliabideak eskaintzea, eta bigarrena dantza garaikideaz izango da.

Bestalde, Gijónen, Martin Krego konpainiak parte hartuko du, "Zona No Confort" lanarekin. Konpainia horrek berak emango du formazio-tailer bat, gorputz adierazpenari buruzkoa.

"BERTATIK BERTARA"

"Bertatik bertara" hitzarmen bat da, 2012an sinatua Kantabriako hiriburuarekin, zeinari Gijongo Udala atxiki baitzitzaion geroago, 2017an; hitzarmena, alabaina, irekia da, beste hiri batzuek ere parte hartzeko.

Hitzarmenaren xedea da kultura-proiektu eta -jarduerak sustatzea elkarrekin. Era horretan, hiru hiriek elkarrekin parte hartzen dute tokian tokiko edo estatuko nahiz nazioarteko proiektuetan, zeintzuen bidez kanalak sortzen baitira, harremanetan jartzeko lurralde bakoitzeko sortzaileak, arlo batekoak zein bestekoak, gainerako lurraldeetako zirkuituekin eta programatzaileekin.

Hitzarmenaren bidez, orobat, kultur informazioaren trukea sustatzen da, eta publiko truke osasungarri bat eragiten, hiri batetik bestera, kultura ekitaldi batek erakarrita.

"Bertatik Bertara" programari esker, 2012tik aurrera, 30 proiekturi eman zaio laguntza, eta 77 pertsonak, kolektibok, artistak edo enpresak sustatu dituzte proiektuok, guztira hiru hirietako kultura-sektoreko 400 pertsonak parte hartu dutelarik.

Dokumentuaren akzioak