Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertan behera utzi dute Azkoitiko dantzari txikien kalejira

Dokumentuaren akzioak

Bertan behera utzi dute Azkoitiko dantzari txikien kalejira

Antolatzaileek "COVID-19aren egoera dela eta" hartu dute igandeko kalejira bertan behera uzteko erabakia. 12:30etik 13:30era bitartean zeuden aurreikusita igandeko dantza saioak, baina, ez dituzte egingo aurten ere.
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Mota
Albistea
Data
2021/11/23
Lotura
Urola Kostako Hitza
2018ko kalejirako irudia.

Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak jakinarazi duenaren arabera, bertan behera utzi dute igandean egin behar zuten dantzari txikien kalejira. “COVID-19aren egoera dela eta” hartu dute antolatzaileek eta parte hartzaileek ekitaldia ez egiteko erabakia.

Igandean, 10:00etan, Mendaroko, Azpeitiko eta Azkoitiko txistularien kalejira zegoen antolatuta, eta 12:00etan ziren elkartzekoak Bizkargi eskolako eta Xabier Munibe ikastolako Kandiolako dantzariak, Gaztanenea parkean. Ondoren, Balda plazan, Iriarte Margolariaren kalean eta eliz atarian dantza saioak egin behar zituzten ordu erdiro neska-mutilek.

Dokumentuaren akzioak