Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Bertan behera geratu da Kukai taldearen 'Topa' dantza emanaldia

Dokumentuaren akzioak

Bertan behera geratu da Kukai taldearen 'Topa' dantza emanaldia

Egilea
Maria Maya
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2021/07/15
Lotura
Baleike
Bertan behera geratu da Kukai taldearen 'Topa' dantza emanaldia

Dena ondo bidean, irailean eskainiko dute ikuskizuna. Data zehaztu bezain pronto emango du emanaldiaren berri Zumaiako Udalak. 

Larunbat honetan, hilak 17, Kukai eta Brodas Bros dantza taldeak Topa ikuskizuna eskaintzekoak ziren Zumaian. Taldekideen hurbileko COVID-19 kasu bat tarteko, ordea, ekitaldia bertan behera uztea erabaki du udalak. Okerrik ez bada, irailean eskainiko dute ikuskizuna, eta data zehaztu bezain pronto iragarriko ditu emanaldiaren xehetasunak Zumaiako Udalak. 

Udako kultur egitarauaren barruan, bestelako ekitaldiak izango dira datozen egunetan: uztailaren 23an Unidad Alavesak kontzertua eskainiko du Sagarbiden –bihar jarriko dituzte sarrerak salgai Turismo Bulegoan–, eta uztailaren 24an Kontu kontari ikuskizunaz gozatu ahal izango dute haurrek leku berean –gonbidapenak uztailaren 23tik aurrera eskuratu ahal izango dira, Turismo Bulegoan–.

Dokumentuaren akzioak