Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Berrizko San Lorentzo dantza taldeak Inglaterrako dantza jaialdi zaharrenean parte hartuko du

Dokumentuaren akzioak

Berrizko San Lorentzo dantza taldeak Inglaterrako dantza jaialdi zaharrenean parte hartuko du

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra Berrizko ezpatadantzariak Thaxted hiriko Morris Dantzaren jaialdi zaharrenean (Thaxted Morris Weekend) gonbidatu bereziak izango dira. XX.mende hasieran Londreseko Albert Hall aretoan dantza egin zuten berriztarrak gogoan izango dituzte.
Egilea
Izaskun Ellakuriaga
Komunikabidea
Mugalari
Mota
Albistea
Data
2019/05/02
Lotura
Mugalari

BERRIZ

ARGAZKIA · Ezpalak 3

Morris dantza (ingleses  Morris dance) Inglaterrako dantza tradizional bat da eta maiatzeko jaietan dantzatu ohi dute gizonezkoek. Makila, ezpata eta paineluekin dantzatzen dute. 1911. urtetik Thaxted hirian jaialdi entzutetsua egiten dute, eta azken urteetan dantza tradizionalei eusten dion nazioarteko talde bat gonbidatzen dute. Aurten, gonbidapena Berrizera heldu da.

San Lorentzo taldeko Karmelo Angiozarrek kontatu digunez “ Donostiako talde baten bitartez heldu da gonbitea guregana. Lehengo erara, lehengo tradizioak oraindik ere zaintzen dituen talde baten bila zebiltzan, eta gugana etorri dira. Guk baiezkoa eman diegu”.

Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra 13 bat lagun joango dira Inglaterrara. Jaialdiko dantza emanaldietan, Dantzari-Dantza eskainiko dute. Estatuan zehar erakustaldiak hainbatetan egin arren, atzerrira “gu lehenengoz” joango direla aitortu ditu Karmelo Angiozarrek. Dena dela, “orain dela 80taka urte dantzari berriztarrak Inglaterran izan ziren” gogoratu du.

Berrizko  dantzariak Albert Hall-en · XX. mende hasieran izan zen Karmelok gogoratzen duena. 20ko hamarkadan, Folklorearen Elkarte Ingelesa (EFDSS) jaialdiak antolatzen lehenengoetakoa izan zen, dantza tradizionalak ez galtzeko helburuarekin. Eta horietako jaialdi baten, Londreseko Albert Hall aretoan, Berrizko ezpatadantzari talde bat izan zen. Beheko argazkian (Eusko Ikaskuntzako dokumentuen fondoan jasota: http://www.eusko-ikaskuntza.eus/eu/dokumentu-fondoa/euskal-kultura-prentsan/ku-53832/ ) The Times egunkariak 1930eko urtarrilean egindako iragarpena irakurri daiteke.

The Morris Ring elkarteak jaialdia iragartzeko bere webgunean argitaratu duen albisteak azpimarratzen duenez, “Bizkaiko herri txiki bateko dantza talde euskalduna izango da jaialdiko gonbidtu berezia. Orain dela 80 urte -1939an- Thaxted Morris Weekend jaialdian lehenengoz parte hartu zuen talde euskaldunen efemeridea” nabarmenduz. (https://themorrisring.org/event/thaxted-morris-weekend)

hall

Eusko Ikaskutntza · The Times

 

 

Dokumentuaren akzioak